Etxea

Perunea baserrria XVI. mende inguruan eraikia izan zela dirudi. Berezko egitura mantendu da, haritzezko pilareak eta kare-haitz murruak. 2006an berritu zen erabat, bioeraikuntza, bioklimatika eta ingurumen jasangarritasun kriterioak jarraikiz. Beirazko portxea du eta etxebizitzaren efizientzia energetikoari asko laguntzeaz gain, gune oso goxoa da.

Etxea eta ingurua bereziki lasaiak eta armonikoak dira eta oso aproposak, atsedenaldirako, meditaziorako, norberarekin bat egiteko, dueluak gainditzeko, bereizketak, krisi garaiak… guzti hori laguntza trebatuarekin.

PERUNEA ETXEA

Baratzea ekologikoa da bere osotasunean eta bertako produktuak erabiltzen dira etxeko otorduak prestatzeko. Otordu guztiak beganoak eta ahal delarik, produktu ekologikoekin eginak dira.

Inguru paisajistiko bikainean kokatua dugu etxea, Aralarko Mailoetan, honek naturarekin kontaktu oso estua izatea ahalbidetzen du.

Urte batzuetatik hona, etxe honetan, ikastaro eta tailer desberdinak antolatu izan dira norberak bere burua landu dezan: familia konstelazioak, Gestalta, bionergetika, meditazioa, yoga, clown… beti ere talde txikietan atentzio pertsonalizatua errazteko. Tailer hauek etxeak bertan antolatuak edo kanpotik etorritako pertsonek zabalduak izaten dira. Etxearen arduraduna, Koldo Nuñez Betelu da, geologian doktore, unibertsitateko irakaslea izan da, Familia Konstelazioetan aditua da, eta besteak, beste,  Gestalt terapian, Bionergetikan, coachingean eta geologian formakuntzak jaso ditu.

perunea gaintza nafarroa koldo nuñez betelu

Gaintzako Perunea baserrria Nafarroako Gobernuko Turismo saileko Landetxeen zentsoanerregistratua dago  UCR01046 kodearekin.

Prezioak.